Ortuberi buruzko udako ikastaroaren ondorioak

ORTUBE ontziari buruzko udako ikastaroa (Bermeo):
Egurrezko itsasontzi enblematikoaren berreskuratzea eta
berriztatzegintza. 1978-2022.

Recuperación y restauración de una emblemática embarcación de
madera. 1978-2022.

Arrantzaleen Museoa. Bermeo.
2022ko Abuztuak 30-31.


Zuzendaria: J. Agirreazkuenaga (UPV-EHU)
ONDORIOAK: Ortuberen inguruko azalpena eta kontakizuna.
Ikastaro transdisziplinarra izan da. Ezagutzak ingurune praktiko batean hartzen dute
egiaztapena eta ondoren ezagutza berriak sortzen dira. Ezagutza bakoitza interpretazio
baten erakusle da, unean uneko garaiko ezagutzaren interpretazioa.
1978an egin zen Ortube atunontzia. 2016an urperatzen hasi zen eta ondoren Bermeoko
Udalak lehorrera ekarri zuen berreskuratzeko asmoz.
Ortube ontziaren berreskuratze eta berritze prozesuan, pertsona askoren auzo lana agiri
da. “Ortube Ontziaren Lagunen Elkartea” da prozesu horren eragile nagusiena.
Esperientzia bat laburbiltzen du eta ontziaren bisitariek ere bere ekarpena egiten dute.
Udako Ikastaroko ikasleak zurezko ontzigintzaren ezagutzan ez ezik, esperientziaren
parte izateko aukera izan dute. Ortube Ontziaren Lagunen Elkartearen inguruan sortu den
komunitatean partaide izateko gonbitea ere izan dute, azken batean ebaluazio baterako
ikuspegiak eztabaidatzea eta lantzea zuen helburu.
Ikastaroan Ortuberi buruz diskurtso berritzailea sortu dugu, agente desberdinak tartean
direlarik, agintariak, ikerlariak, arlo desberdinetako adituak eta matrikulatu diren 53
pertsona interesatuak. Ikastaro osoa grabatua izan da eta laster Ortuberen webgunean
ikusgai egongo da: www.ortube.eus.

Laburbilduz:
1.- Erakundeetako ordezkarien partaidetza.
Ikastaroaren hasieran hitz egin zuten Bermeoko alkateak, Aritz Abaroa, EHUko Udako
ikastaroetako idazkari akademikoak Maider Kortaxarena, Bizkaiko Foru Aldundiko
Kulturarako zuzendariak Begoña de la Ibarra.
Bermeoko Alkateak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturarako zuzendariak aipatu zuten
Ortuberen etorkizuna bermatzeko hitzarmena lantzen ari direla eta laster batean burutuko
dutela. Amaierako ekitaldia Ortube itsasontzia bertatik bertara ezagutzeko eta aztertzeko
egin zen eta bertan EHUko Udako Ikastaroetako zuzendaria, Itziar Alkorta, egon zen.

2.- Hizlarien ekarpenetako oinarrizko ondorioak

  1. Juan Andres Diez de Ulzurrun: Ortube egitasmoaren bilakaera, teknikoa eta
    soziala eta bereziki berreskuratze prozesuan hartu diren erabaki teknikoak azaldu
    zituen. 2019an Ortube ontziaren Lagunen Elkartea sortu zen. Helburua hauxe :
    Ortube Ontzia berriz ere itsasoan, ondare biziberritua izan dadin.
  2. Kepa Aranburu: Egurrezko ontzigintza Bermeon oraindik bizirik irauten du eta
    XXI mendean egurrezko ontzigintzan aritzeko gai direla.
  3. Juan Apraiz: Ortube ontziak atunontzien bilakaera erakusten du. Bermeoko
    arrantzaleek garai hartan egin zuten baxurako arrantza tradizionalaren bilakaera
    eta zurezko ontzigintzaren arteko lotura eta egokitzapena adierazi zuen.
  4. Robert Ugalde: Ortube eta aurreko itsasontziek atunontzi izozkailuei bide eman
    zien. Horren ondorioz, atunen arrantzan Bermeo euskal porturik garrantzitsuena
    izaten jarraitzen du. Adibidez, 2018an munduan barrena arrantzatu zen tunido
    tropikalen %10,40 Bermeoko enpresek kudeatzen dute.
  5. Jesus Urkidi : Ortube atunontziaren garaian, 1980-2000, arrantzaleen bizimodua
    itsasontziaren barruan, ikuspegi etnografikotik aztertu zuen. Etnikerren Atlas
    etnografikoan arrantzaren atala oraindik burutu gabe dago eta ekarpen zuzen
    zuzena da.
  6. Miren Gabantxo: Ortube egitasmoa, EHUko ikasle gazteen komunikazio praktika
    bihurtu zuen. Ortube egitasmoaren inguruan komunikazioaren ikuspegitik
    gogoeta jakingarriak erakutsi zituen, Ortube komunitatearen zabalkundea
    etorkizunean burutzeko.
  7. Ondoren, guztiek Ortube bisitatu zuten ezagutza praktikoan barneratuz.
    Laburbilduz, 2030ko garapen iraunkorrerako helburuen ildoan kokatzen da Ortuberen
    arrantza.

3.- Partaidetza

Partehartze oparoa lortu dugu: 53 pertsona matrikulatu dira, gehi 6 ikastaroko egitarauan
hizlari moduan agiri direnak, guztira 59 pertsona.
Ekimenak interesa piztu du egurrezko ontzigintzaren ondareaz arduratzen diren erakunde
eta elkarteetako kideen artean eta parte hartu dute adibidez Bilboko Itsas Museumneko
arduradunak, Plentziako Museokoak, Itsas-egur elkartekoak. Matrikulatutakoak, euskal
kostaldeko itsas zibilizazioaz interesa duten pertsonak izan dira.

4.- Komunikabideetan

Deia eta El Correo (kosta) egunkarietan Ortuberi buruzko erreportajeak argitaratu dira.
Euskadi Irratiak J. Agirreazkuenarekin elkarrizketa eta albistegietan Abuztuaren 30ean
zabaldu zen.

Deja un comentario